Baserritarrak gara. Unanue-Zar baserrikoa Antton Olaizola, Donostiako baserri zaharrenetako batekoa. Inaxio Artola, berriz, azkoitiarra, Santakutz baserrikoa. 1989. urtean hasi ginen elkarrekin lanean, burubelarri eta profesionalki, frutagintzan.
Gure familiek betidanik lantzen zuten lurra. Etxean jasotako ezagutzei esker, eta beti hobetzen saiatzeko dugun gogo biziari esker, sortu genuen Lurrarte.
Beste ekoizle hauekin ere egiten dugu lan Lurrarten: Aramburu baserria (Azkoitia), Olatxo baserria (Martutene-Donostia), Mirubia baserria (Aizarnazabal) eta Zapirain baserria (Zarautz).
El Productor encara no ha proporcionat cap informació relacionada amb aquesta activitat. Si necessites més informació, no dubtis a demanar-li que la completi.